Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietako bide-azpiegituren hobekuntzak lantzeko bilera Aldundiarekin

.

2026·03·30


Urnietako udalerriko azpiegituren, bide-segurtasunaren eta mugikortasunaren gaineko hobekuntzak lantzeko lan-bilera bat egin du gaur goizean Jorge Segurado Urnietako alkateak Felix Urkola Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatuarekin.

Bilerak aukera eman dio alkateari Urnietako egoeraren eguneratzea egiteko, eta baita udalerriko bide-sarean dauden beharrak ezagutzera emateko ere, lehentasunezkoak diren hainbat gai helaraziz.

Alde batetik, Iruraingo ibilbidean bizikleten erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta ematen diren arrisku egoerak saihesteko esku hartze bat egiteko beharra. Ibilgailuen trafiko handia duen eremua baita. Hain zuzen ere, gai horri buruzko mozioa landu zen otsaileko osoko bilkuran.

Bestalde, Aldundiak duela aste batzuk jarri zuen jendaurrean Iruraingo biribilgunetik igarotzen den Plazaolako bide berdearen proiektua. Proiektuan planteaturiko bideak egokiak ez direla iritzita alegazioak aurkeztu zituen Udalak eta horiek kontuan hartzeko eskatu dio puntu horretako igarotzea ahalik eta modurik seguruenean eta eraginkorrenean egin dadin. Azalpen horiek guztiak zuzenean eman dizkio alkateak.

Halaber, Lasarte-Oriara joateko dagoen errepidearen egoera plazaratu dio. Kamioien azken urteetako kamioien joan-etorri etengabeek errepidea egoera oso kaskarrean utzi dute eta errepidea asfaltatzeko beharra nabaria da.

Horretaz gain, alkateak mahai gainean jarri du autobiako ibilgailuen mugimenduak sortzen duen zarata murrizteko neurriak hartzeko beharra, inguruko bizilagunen egunerokoa hobetzeko.

Bilera modu onean garatu da eta bi erakundeek egoera horiek guztiak modu bateratuan aztertzeko eta lantzeko borondatea erakutsi dute. Jorge Segurado alkateak eskerrak eman dizkio Diputatuari Urnietako egoera eta beharrak ezagutzera herrira gerturatu izanagatik.


 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA