Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Korrika Urnietara iristear, martxoaren 23tik 24rako gauean pasako da gure herritik
2026·03·23
Korrikaren 24. edizioa martxoaren 19an abiatu zen Atharratzetik eta Urnietara iristear da. Izan ere, martxoaren 23tik 24rako gauean igaroko da gure herritik, 0:55 aldera dago aurreikusia iritsiera Andoaindik.
Hitzordu berezi horren inguruan ekintza desberdinak antolatu ditu Urnietako Korrika Batzordeak eta ondorengoak dira gaurko egunerako programatuta daudenak.
Kalejira: Kantazaun eta Musika Eskola
- Eguna: martxoak 23
- Ordua: 18:00
- Lekua: San Joan plaza
Bertso pilota saioa
Pilotan: Julen Alberdi-Imanol Odriozola / Iker Urmeneta-Mikel Aranguren
Bertsotan: Andoni Rekondo eta Andoni Mujika
- Eguna: martxoak 23
- Ordua: 19:30
- Lekua: Udal pilotalekua
Herri afaria eta bingo musikatua
- Eguna: martxoak 23
- Ordua: 21:30
- Lekua: San Joan plaza (eguraldi txarrarekin Egapen)
Korrika, martxoak 24, 00:55ean


