Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Energia egoera hobetzeko industria txiki eta ertainei zuzendutako saioa Urnietan
.
2024·06·27
“Ekonomia berdea enpresaren lehiakortasunerako” programaren baitan, enpresen iraunkortasuna lantzeko sektore ekonomiko zehatzei zuzendutako elkarrizketak eta prestakuntza-saioak antolatu ditu Beterri-Buruntzako Mankomunitateak.
Saio horietako bat Urnietan zen ospatzekoa ekainaren 20an baina atzeratu egin behar izan zen. Dagoeneko ezagutzen da hitzordu berria, uztailaren 12an izango da eta industria txiki eta ertainei zuzendua egongo da.
- Eguna: uztailak 12
- Ordua: 9:30-11:30
- Lekua: Lekaio kultur etxea
Ondorengo estekan eman daiteke izena.