Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Jesus Icetak dantza klaseak ematen ditu asteazkenetan 18:00-21:00 bitartean

.

2026·03·18


Jesus Icetak 7-8 urte daramatza udal lokaletan dantza eskolak ematen: "Errekalden hasi nintzen, gero Sarobera joan ginen eta iaz Errekaldera itzuli ginen" kontatu du. Doako eskolak direla zehaztu du, "ez da ezer kobratzen eta oso aukera ona da jendearentzat".

Icetak urteak daramatza dantza klaseetara joaten eta bere esperientzia eta ezagutzak kontutan hartuta, "dantza klaseak ematen hastea proposatu zidaten, eta horrela hasi nintzen" kontatu du.

Klaseak aldatu egin dira ikasturte honetan, lehen larunbatetan ematen baitziren eta orain asteazkenetan, 18:00etatik 21:00etara. "Saltsa, bachata, cha-cha-cha, paso doble eta vals vienes irakasten ditugu". Modalitate bat baino gehiago dira elkarrekin, eta argitu du ez dela erraza batetik bestera aldatzea: "egokitu egin behar da, baina pazientziaz egiten dugu. Dantzak psikomotrizitatea, kontzentratzeko gaitasuna eta buruz ikasteko gaitasuna eskatzen ditu. Aretoko dantzek gauza asko ematen dituzte "zehaztu du.

Klaseetara joaten den jendearen profilari dagokionez, esan du aldatu egin dela: "Beteranoek etortzeari utzi diote, eta taldea gazteagoa eta hastapenekoa da orain. Klasean 7-8 bikote ditugu batez beste. Lasarte, Andoain, Hernani, Altza eta Urnietako jendea dago".

Interes eta ikasteko gogo handiz bertaratzen direla dio: "gaitasun desberdineko jendea dago, batzuek oso azkar hartzen dute eta beste batzuei gehiago kostatzen zaie. Oro har, emakumeek erraztasun handiagoa dute".

Ikasturtearen erdialdean daude, baina norbait interesatuta balego, batu egin liteke. Gaineratu duenez, "interesgarria litzateke jendea bikotearekin etortzea, bikote-dantzak irakasten ditugulako eta bestela zailagoa delako". Hala ere, argitu du ez dela ezinbesteko baldintza.

Oso giro ona dute taldean eta irakasteko eta ikasteko gogoz jarraitzen du: "Nik oraindik klaseetara joaten jarraitzen dut, garrantzitsua baita berritzen eta gauza berriak ikasten jarraitzea". "Giro berezia duen mundua da. Gero jendeak planak egiten ditu dantzara joateko eta ikasitakoa praktikan jartzeko".

Etorkizunera begira jarrita, datorren ikasturtean eskolekin jarraitu nahi luke, baina egoera pertsonala dela eta, ez daki aukerarik izango duen. Oraingoz, uztailera arte egongo da egungo taldearekin, bere ikasleekin partekatzen duen zaletasunaz gozatzen.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA