Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Zaintza Mahaia ildo komunitarioan garatuko diren ekintzetan sakonduz

.

2026·03·17


Urnietako Zaintza Mahaia atzo arratsaldean bildu zen berriro. Gizarte-eragileen, elkarteetako ordezkarien, zaintzaileen, laguntza behar duten pertsonen, merkatarien eta profesionalen lankidetzari eta parte-hartzeari esker, elkarlanean jarraitzen da zainketen eremuan batera aurrera egiteko.

Atzoko saioan, egindako Zaintza Planaren edukia aurkeztu eta partekatu zen. Bertan, herritarrek 2024tik aurrera egindako parte-hartze prozesu osoan jasotako eskaerak jasotzen dira, baita Zaintza Mahaiak lehenetsitako ekintzak ere. Dokumentua dokumentu bizi eta ireki gisa aurkeztu zen, bertan ekintza berriak sartzen jarraitu ahal izango baita.

Plan hori hiru jarduera-ildo nagusi hauen arabera egituratzen da, bakoitza bere helburu eta ekintza zehatzekin: arreta-eredua, ekosistema artikulatzea eta sendotzea, eta zaintza komunitarioa sustatzea.

Otsaileko saioan, Zaintza Mahaiak ildo komunitarioan lehenetsitako gaiak garatzeko egin beharreko ekintzak zehaztu ziren. Honako hauek dira: zainketak eta entzutea, bakardadea eta laguntza, garraioa eta mugikortasuna.

Atzo gehiago sakondu zen ekintza horietan, izan beharko luketen behin-behinekotasuna landuz. Antolaketaz ere hitz egin zen, eta, horretarako, ekintzak aurrera eramango dituzten boluntarioek osatutako "lan-batzordeak" sortu ziren.

Saioa oso aberasgarria izan zen beste behin. Bide horretan sakontzeko hurrengo hitzordua maiatzean izango da.


 


 


 


 


 


 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA