Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Mikel Agirregomezkortak antzerki klaseak ematen ditu asteazken eta ostiral arratsaldeetan

.

2026·03·16


Mikel Agirregomezkortak antzerki klaseak ematen ditu Saroben. Duela bi urte ”antzerki tailerra bertan behera geratu zen jende gutxi apuntatzen zelako eta irabazi asmorik gabeko Zurriburri antzerki-kultur elkartea dudanez gela bat eskatu nuen lanketa horri jarraipena emateko” kontatu du.

Aipatzen du Urnietak baduela antzerkiarekiko kultura bat: ”nik uste dut hori mantendu eta bultzatu egin behar dela”. Begirada atzera botata, gogorarazi du antzerki tailerra Marizulo antzerki herrikoia egin ostean sortu zela: ”uste dut 2008an izan zela. Indarra hartu zuen eta momenturen batean 12-15 pertsona izatera iritsi ginen. Baina gero jendea uzten joan zen beste gauza batzuetan sartuta zeudelako”.

Sarobeko gela asteazken eta ostiraletan du erabilgarri 17:00-21:00 bitartean eta adierazi du horrek jendearekin orduka lan egiteko aukera ematen diola, ”malgutasun gehiago dagoelako”.

Aurten 6 pertsona ari dira parte hartzen, 3 gizonezko eta 3 emakumezko, denak urnietarrak eta beraien artean giro polita dagoela esan du: ”aspalditik ezagutzen gara eta giroa gertukoa da”. Egiten duten lanketaren bidez pertsona lantzen dela azaldu du: ”antzerkia erreminta oso potentea da pertsona bezala hazteko, blokeoak kentzeko eta norberaren sakonean dagoena azaleratzeko. Gorputza, emozioak eta burua lantzen dira”.

Orain arte egindakoaren gainean aurreratu du Antton Jauregi Egape ikastolako musika irakasleak egindako Pentagrama Eneako bideo grabazio bat egiten aritu direla. ”Musika ikasteko metodologia bat da eta hori zabaltzeko bideo grabazio bat egin genuen urtarril amaieran euskaraz eta gaztelaniaz. Erdi montatuta dago eta laster ikusiko du argia”.

Bestalde, ”antzezlan bat prestatuko dugu ekainari begira. Sanchis Sinisterraren ”Terror y miseria en el primer franquismo”. Esketx modukoak dira eta batzuk hartuko ditugu”.

Aurtengo lana egituratuta eta bideratua izanda, taldera batzeko berandu dela aipatu du Agirregomezkortak, baina hurrengo ikasturterako ateak zabalik ditu.

Halaber, aurreratu du, elkartearen izenean formatu txikiko arte eszenikoen lehiaketa bat egiteko asmoa duela. ”Egun batzuetan antzerki txikiak eskaini eta horrekin lehiaketa bat egin nahi dut. Helburua da antzerkia bultzatzea”. 
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA