Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Ekintza mordoa antolatu ditu Urnietako Korrika Batzordeak hitzordu berezi honen inguruan

.

2026·03·13


Korrikaren 24. edizioa 2026ko martxoaren 19tik 29ra egingo da, Euskal Herria zeharkatuz "Euskara Gara" lelopean. Euskararen aldeko lasterketa Atharratzen (Zuberoa) hasi eta Bilbon (Bizkaia) amaituko da, partaidetza sustatu eta euskara ikusarazteko helburuarekin.

Urnietatik martxoaren 23tik 24rako gauean igaroko da, 0:55 aldera dago aurreikusia iritsiera Andaoindik. Bada, hitzordu berezi horren harira ekintza anitzez osaturiko programazio oparoa prestatu du Urnietako Korrika Batzordeak. Atzo arratsaldean egin zuen aurkezpen ekitaldia Mintzalagunen mezuarekin eta Korrika jolasarekin batera.

“Bidasoatik harago” ikuskizuna

Jon Garmendia eta Xabi Solano

  • Eguna: martxoak 13
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Salesiar ikastetxea

Egape Dantza Taldearen eta Musika Eskolako kideen emanaldia

  • Eguna: martxoak 22
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: San Joan plaza (eguraldi txarrarekin Saroben)

Iago Magoaren ikuskizuna

  • Eguna: martxoak 22
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: San Joan plaza (eguraldi txarrarekin Saroben)

Kalejira: Kantazaun eta Musika Eskola

  • Eguna: martxoak 23
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: San Joan plaza

Bertso pilota saioa

  • Eguna: martxoak 23
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Udal pilotalekua

Herri afaria eta bingo musikatua

  • Eguna: martxoak 23
  • Ordua: 21:30
  • Lekua: San Joan plaza (eguraldi txarrarekin Egapen)

Izen-ematea zabalik, martxoaren 15era arte Frontoin eta Matxon 2 euroren truke. Nork bere afaria eramango du etxetik.

Korrika, martxoak 24, 00:55ean

Korrika ardoen dastaketa, Biba ardoak-en eskutik

  • Eguna: martxoak 26
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Matxo taberna

Korrika Txikia

  • Eguna: martxoak 27
  • Ordua: 10:00
  • Lekua: Kandela tabernatik abiatuta


 


 


 


 


 


 


 


 


 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA