Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Aurelio Sanchezek dantza klaseak ematen ditu astearte eta ostiraletan 19:00-20:30 bitartean

.

2026·03·12


Aurelio Sanchezek bachata eskolak ematen ditu astearte eta ostiraletan, 19:00etatik 20:30era, Errekalde 1eko udal lokalean.

Duela bi urte hasi zirela kontatzen du eta oso pozik dago taldeak daraman dinamikarekin: "40 pertsona inguru gara, baina klaseen batezbestekoa 18-20an egongo da. Batzuek txandaka lan egiten dute, eta jendeak konpromisoak ditu; hori dela eta, zaila da beti pertsona berak bertaratzea, baina zenbaki politak dira".

Parte hartzen duen jendearen profilari dagokionez, Sanchezek azaldu du "%80a herrikoa da, baina Tolosatik edo Zumarragatik ere etortzen dira ordu beteko tren-bidaia eginda. Akademietara joan den jendea da, baina orain nahiago dute hona etorri". Adinari dagokionez ere barietatea dago: "neska gazteenak 26 urte ditu eta zaharrenak 70".

Jendearen profila ere askotarikoa da. "Batzuk hasi berriak dira eta beste batzuk, berriz, bi urte daramatzate. Ni saiatzen naiz behetik gora egiten, mundu guztiak eskolak jarraitu ahal izan ditzan. Oreka baten bila joan behar dut, denek ikas dezaten eta gustura egon daitezen ".

Irakasteko moduari buruz azaltzen duenez, "akademietan koreografietan oinarritzen dira, eta gu berriz, musikan. Gauza sinpleagoak eta motzagoak egiten ditugu, ikasteko errazagoa izan dadin. Bachataren alde ona da inprobisatu egin daitekeela. Aldaera batzuk daude eta gero pixka bat asma dezakezu. Guk asko errepikatzen dugu. Neskek oso azkar ikasi ohi dute, eta mutilei pixka bat gehiago kostatzen zaie".

Sanchez oso gustura dago irakasle lanetan, Goyi Giraldoren laguntzarekin, eta "jendeak nola eboluzionatzen duen ikustea oso pozgarria" dela dio. Giroa oso ona dela eta taldea oso batuta dagoela ere azpimarratzen du: "jendea oso animatuta eta oso pozik dago. Larunbatetan Oianumera dantzatzera joateko geratzen gara. Dantzak jendea ezagutzen eta sozializatzen ere laguntzen dizu, eta gainerako gauzetatik deskonektatzen duzu".

Lokalari dagokionez, oso ondo dagoela azaldu du eta eskertzen du Udalak eskolak eman ahal izateko lekua utzi izana. Horren harira esan du jendearentzat oso aukera ona dela, dantza doan egiteko aukera ematen duelako: "dantza eskolak nahiko garestiak dira eta gurekin dagoen jende asko ezingo litzateke bestela joan".

Beraz, aukera hau aprobetxatzera animatu du jendea, eta esan du ateak zabalik dituztela mundu guztiarentzat, "konpromisoa eta jarraikortasuna eskatzen dugu". Interesa duen jendeak honako helbide honetara idatz dezake: bachataurnieta@gmail.com.

Etorkizunari dagokionez, saltsa eta merengea bezalako beste dantza mota batzuk egitea gustatuko litzaioke, pixkanaka, "ikasleek denetarik dantza dezaten".
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA