Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Skate park ondoko baranda eta txakur parkeko atea konponduko dira ikasleek eskatuta

.

2026·03·12


Herriko nerabeen kezkak, beharrak eta proposamenak jasotzeko eta udal-kudeaketan barneratzeko asmoz, Udalak lanketa berezi bat burutu du beste behin Egapeko eta Magaleko LH6ko ikasleekin aurrekontu irekien partaidetza prozesuaren barruan

Urte amaieran zuzeneko saioak egin zituzten ikasleekin Jorge Segurado alkateak eta Agurtzane Mercader zinegotziak, eta, ondoren, proposamenak landu zituzten euren ikastetxeetan lanketa bikain bat eginez.

Hirigintza saileko teknikariek aztertu dituzte ikasleengandik jasotako proposamenak eta prozesu honen barruan skate park ondoan apurtuta dagoen baranda zatia jartzea eta txakur parkeko atea konpontzea erabaki dute

Ikasleek egindako beste proposamen batzuk prozesu orokorraren edo aurrekontuko beste partida batzuen bidez aurrera eramango dira. Hala nola, Plazido Muxika plazako uraren kalitatea aztertu, kalistenia parkea egin, kiroldegiko futbol ateen atzean sareak jarri, Teresa Amuategi parkea estali, kiroldegian apurtuta dagoen kristala konpondu, Geltoki kaleko argiteria hobetu, futbol zelaia hobetu eta kirol gunea egin Etxeberri parkean.

Gainerako ekarpenak kontuan izango dira etorkizunera begira.


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA