Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Gela propioa: gune feminista berria liburutegian

.

2026·03·11


Urnietako liburutegiak aurrerapauso bat eman du ahots feministentzako gune propio bat inauguratuz Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

Leku honek irakurketa-atal bat baino askoz gehiago izan nahi du, askatasun eta pentsamendu propioko espazio bat, horregatik, Virginia Woolfen saiakera eta bere premisak hartzen ditu izenpean: Gela propioa.

Txoko berri honen helburua autonomia intelektualeko espazio bat eskaintzea da, Wolfek eskatzen zuen bezala. Ez da soilik liburu feministaz betetako apalategiak dituen lekua izango, baizik eta pentsamendu kritikoa, prestakuntza eta, batez ere, sororitatea lantzeko gunea.

Gune Feministan literatura ikuspegi feministatik hartzen duen material sorta aurkitu ahal izango da: emakumeek idatzitako eleberriak, saiakerak, komikiak, eleberri grafikoak eta gazteentzako literatura.

Bi ekimen

Woolfen ildoari jarraituz, eta kultura prozesu kolektiboa dela sinetsita, "Gela propioa" espazio parte-hartzailea izango da, ideien motorra. Horretarako, bi ekimen jarriko dira abian: iradokizun-postontzi bat, material feministaren bilduma elikatzen jarraitzeko gomendioak jasotzeko; eta arbel bat, pentsamendu kolektiborako, feminismoari buruzko gogoetak, ekitaldiak, esaldiak edo ideiak partekatzeko.

Eseri, lasaitasunez irakurri edo, besterik gabe, kalitatezko denbora partekatzeko pentsatutako eremu bat diseinatu da. Kanpoko zaratari "atea ixteko" leku hori izatea nahi da, norberarekin eta kideekin konektatzeko.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA