Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Boluntariotza eta parte-hartze soziala sustatuz Gizarte Zerbitzuen alorrean, ikuspegi inklusibotik
2026·03·10
Udalak Super H eta Aurrera Markelekin elkarteak laguntzen jarraituko du, Gizarte Zerbitzuen eremuan boluntariotza eta partaidetza soziala sustatzeko, ikuspegi inklusibo batetik.
Horretarako, lankidetza-hitzarmen bana sinatu du bi elkarteekin, beren jarduerak garatzeko bitartekoak jarriz.
Super H
Super H-k haur onkologikoei edo gaixotasun larriei eta haien familiei gaixotasunaren prozesuan eta ondoren laguntzeko lan egiten du. Era berean, gaixotasun onkologikoen kausei eta tratamenduari buruzko ikerketa-proiektuak babesten ditu, bereziki haurren minbizia, eta herritarrak sentsibilizatzeko ekintzak antolatzen ditu.
Udalak bi lokal utzi dizkio. Bat Errekalde 1ean, elkartea kudeatzeko eta jarduerak egiteko, eta bestea Errekalde 12an, materiala gordetzeko.
Aurrera Markelekin
Aurrera Markelekin elkarteak GNA01 diagnostikatutako garapena babestea du xede, alderdi guztietan, haien garapen pertsonala sustatuz, bai maila fisikoan, bai hezkuntza, lan eta Gizarte mailan. Baita, GNA01en ikerketa babestea ere.
Udalak Errekalde 12ko lokal bat utzi dio materiala gordetzeko.
Hitzarmenaren sinadura ekitaldian parte hartu zuten Consuelo Frutos Gizarte Zerbitzuetako arduradun politikoak, Almudena Salas Super H elkarteko presidentek eta Iñaki Baños Aurrera Markelekin elkarteko lehendakariak.
Bi kasuetan, hitzarmenak 2029ko abenduaren 31ra arte egongo dira indarrean.

