Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Laster ekingo zaie berriro Egapeko DBHko eraikin berria eraikitzeko obrei

.

2026·03·06


Egapeko DBHren eraikin berria eraikitzeko lanak, 2025eko uztailean hasi zirenak, irailean gelditu ziren arrazoi teknikoengatik, eta proiektu aldatua idatzi behar izan da obrarekin jarraitu ahal izateko.

Udala etengabeko jarraipena egiten aritu da, udalerriarentzako proiektu estrategiko horri ahalik eta lasterren heltzen saiatzeko.

Lan-ildo horren barruan, gaur goizean bertan bilera bat egin da Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzan, eta bertan izan dira Amaia Urzelai, Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaria, Aintzane Oyarbide, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologien zuzendaria, Egapeko Gurasoen Elkartea eta DBHko zuzendaritza, eta Jorge Segurado, Urnietako alkatea. Bileran, obraren egungo egoeraren eta hurrengo urratsen berri eman da.

Obra laster hasiko da berriro

Aldatutako proiektua idazteko, hainbat barne-kudeaketa egin behar izan dira, eta horiek nahi baino gehiago luzatu dira, baina, gaur goizean jakinarazi dutenez, dagoeneko akordio batera iritsi dira, eta datozen asteetan ekingo zaio berriro obrari.

DBHko eraikin berria funtsezkoa da gure udalerriarentzat, eta Udalak estrategikotzat jotzen du, ezinbestekoa baita Urnietako nerabeek kalitatezko hezkuntza-instalazioak izatea.

Obrak 10 milioi eurotik gorako kostua du, eta 24 hilabeteko egikaritze-epea. Hezkuntza Sailak jakinarazi du ahal duten guztia egingo dutela epeak murrizteko.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA