Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Euskal mitologia Zilegi Eskolaren baitan
2026·03·06
Zilegi Eskolak herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin batzen dituen saioak antolatzen ditu. Saio horietan denetariko gaiak lantzen dira eta oraingoan, Euskal mitologiari buruzkoa izango da.
Izaro Auzmendi Sarasak gidatuko ditu saioak. Gehienbat maila altuko ikasleentzat zuzenduta egongo dira eta giro goxoa izango da. Parte hartu nahi dutenek estera/mantatxoa eta objektu pertsonal bat eraman beharko dute. Herritarrak animatzen dituzte parte hartzera.
Bi saio izango dira. Bat goizean eta bestea arratsaldean.
- Eguna: martxoak 10
- Ordua: 9:30 eta 18:00
- Lekua: Lekaio kultu etxean
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: doan, izen ematearekin
Izen-ematea
Izena emateko ondorengo telefono zenbakira edo helbide elektronikora deitu edo idatzi beharko da.
- 662338747
- zilegieskola@aek.eus


