Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea “Zanbuilak” antzezlanaren entsegu irekia martxoaren 5ean, Saroben
2026·03·04
Lolak kolektiboaren “Zanbuilak” antzezlanaren entsegu irekia ikusi ahal izango da martxoaren 5ean, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: martxoak 5
- Ordua: 18:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Sarrera: doan, gonbidapenarekin
Sinopsia: Itziar, 39 urteko erizaina, krisi existentzial batean murgilduta dago, eta azken momentuko gertakari batek sentipen hori areagotuko du. Lanaren ondorioz ezagutuko duen beste belaunaldi bateko emakume batek, eta haren alabak, gauzak birplanteatzera eramango dute. Horrela, premiazko hausnarketa batean murgilduko da, itsasora zanbuila eginez.
Kostaldeko hainbat emakumerekin egindako elkarrizketen ondorioz, euren historiak kontatzea beharrezkoa dela sentitu dugu. Helburua ikusi eta entzuten ez diren emakumeen aurpegiak eta ahotsak plazaratzea da.
Hori da ZANBUILA: gaur egungo zein beste belaunaldi batzuetako emakumeen bizitzetara salto egitea, ahizpatasuna erdigunean jarriz.
Talde artistiko eta teknikoa
- Aktore eta sortzaile: Amaia Ruiz de Galarreta, Irene Hernando eta Esti Curiel
- Musika eta espazio sonoroa: Maria Zubimendi de la Hoz
Kanpo begiradak
- Dramaturgia: Kepa Errasti
- Eszenaratzea: Dejabu Konpainia
- Argi diseinua: David Alkorta
- Ekoizpena: LOLAK kolektiboa

