Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Otsaileko udalbatzarra

.

2026·03·03


Urnietako Udalak otsailaren 26an egindako udalbatzarrean aho batez onartu zen martxoaren 8ko Adierazpen Instituzionala, Emakumeen Nazioarteko Eguna.

Irurain gainean segurtasuna hobetzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa berriz, puntuka bozkatu zen. Lehenengoak Gipuzkoako Foru Aldundiari, GI-3722 errepidearen jabeari, eskatzen zion Iruraingo ibilbidean urgentziazko esku-hartze bat egiteko, bizikleten erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, eta aho batez onartu zen. Erabakia Aldundiari helaraztea ere bai.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Plazaolako bide berdea Iruraingo biribilgunetik igarotzeko modurik seguruena eta eraginkorrena aztertzeko eskaera, ordea, ez zuten babestu EAJk eta PSE-EEk. Aldundiak duela gutxi jarri du jendaurrean puntu horretatik igarotzen den proiektua, eta Udalak dagoeneko aurkeztu ditu alegazioak, proiektuan planteatutako bideak egokiak ez direla iritzita. Alegazio horiei emandako erantzunen arabera erabakiko da nola jokatu. Gauza bera gertatu zen Ergoien poligonoan bizikleta eta oinezkoentzako bide bereizi bat sortzeko eskaera Udalari luzatzeko mozioaren proposamenarekin.

Bestalde, utzarazpen administratiboaren behin betiko onarpena EAJren eta PSE-EEren bozkekin egin zen. EH Bilduk kontra bozkatu zuen.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA