Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea “Bi baso bat ur” antzezlanerako zozketaren irabazleak

.

2026·03·02


Metrokoadroka kolektiboaren “Bi baso bat ur” antzezlana ikusgai izango da martxoaren 15ean, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: martxoak 15
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Sarrera: 7 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu martxoak 1 arte arte izena eman zuten urnie-tarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • David Cid Quintana
  • Elixabete Etxezarreta Atxega
  • Patxi Iparraguirre
  • Pilar Iriondo

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (7 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak guztiz geldi daude, DJak inguruko jende guztia dantzan jartzen duen bitartean.

Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau. Izan ere, edozein arrazoi dela medio, tratu txarrak jaso duen edonori alaitasunerako eskubidea zalantzan jartzen zaio, tratu txarren ostean ere. Antzezlan honek alaitasunaren eta umorearen izaera soziala jarri nahi du erdigunean, mina gainditzeko eta ahalduntzerako ezinbesteko tresnak direla agerian utziz.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Edurne Azkarate
  • Testua eta dramaturgia: Miren Azkarate, Oier Guillan, antzezlaneko taldea
  • Aktoreak: Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez, Iraia Elias
  • Zuzendari artistikoa: Idoia Beratarbide
  • Laguntzaile fisikoa: Ainhoa Alberdi
  • Hizkuntza aholkularia: Asier Sarasola
  • Musika: Ander Fernandez
  • Diseinua: Allende Arnaiz
  • Argiak: Junki Mayo
  • Ekoizpena: Josu Zubia, Maite Aizpurua, Metrokoadroka
  • Banaketa: Oscar Picazo, ENTER banaketak

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA