Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Aparkaleku bat gaitu da Plazido Muxika plazan, Arantzubin arrapalak jartzeko obraren hasiera dela eta
2026·02·27
Arantzubin arrapala mekanikoak jartzeko obra astelehenean hasiko da. Aurkezpenean aurreratu zen bezala, hasieratik kenduko dira aldapan zehar dauden aparkalekuak. Gaur hasi dira inguruan hesiak jartzen astelehenerako dena libre izateko.
Galera hori konpentsatzeko, Udalak Plazido Muxika plazaren zati bat gaitu du ibilgailuak behin-behinean aparkatzeko.
Eremu urdina
Bestalde, Idiazabal kalean, Teresa Amuategi parkearen eta Idiazabal-Aranzubi bidegurutzearen artean dauden gune urdineko aparkalekuen zerbitzua etengo da, arrazoi beragatik, eta aparkatzeko aukera emango da, denbora-mugarik gabe.
Obrak hiru zatitan
Lanak astelehenean hasiko dira, eta hiru zatitan eta behetik gora egingo dira, herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Eragin horiek jakinaraziz joango dira.


