Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Martxoaren 1etik aurrera aktibatuko dira auto elektriko eta hibridoetarako kargagailuen tarifak

.

2026·02·27


Urnietak auto elektriko eta hibridoentzako bi karga-gune jarri zituen martxan 2023. urtearen amaieran, Udala gero eta herri jasangarriagoa bihurtzeko egiten ari den apustuaren barruan.

Kiroldegiaren aurrean eta Udalaren atzean dauden karga-puntuen bidez, ibilgailu mota horiek sustatu nahi ziren, eta aldi baterako doakoak izatea erabaki zen.

Kargagailuen tarifak duela gutxi arautu dira ordenantza fiskalen onarpenarekin eta martxoaren 1etik aurrera aktibatuko dira tarifa horiek. 0,40 euro kilowatt-orduko karga-kostua izango dute, eta zerbitzuaren kostuak estaltzeko balioko du.

Ibilgailua EVcharge aplikazioaren bidez kargatu beharko da

Ibilgailua kargatu ahal izateko, EVcharge aplikazioa erabili beharko da, eta urrats hauei jarraitu.

  • Erregistroa: Lehenengo urratsa aplikazioa mugikorrean instalatzea eta erregistratzea izango da. Kontuak konektatzeko (gmail, Android, iOs, posta elektronikoa) aukera dagoe eta baita berri bat sortzekoa ere. Kontu berri bat sortuz gero, datu guztiak bete eta posta elektronikoa berretsi beharko da.
  • Kargagailua hautatu: App-a deskargatu ondoren eta erregistroan egin ostean, kargatu egin daiteke. Horretarako, erabiliko den kargagailua hautatu behar da. Bai mugikorraren geolokalizatzailearen bidez zein kargagailutan zauden detektatuz, bai menu nagusitik kargagailuen zerrendara sartuz.
  • Karga-prozesua: kargagailua hautatu ondoren, hartunea aukeratu eta kargatu nahi den energia konfiguratuko da. Ondoren, karga berretsi beharko da.
  • Ordainketa-txartelak: Orduan, txartel bat eskatuko da eta zenbatekoa erakutsiko da. Txartelik lotuta ez badago, aplikazioak automatikoki pantailara joko du txartel bat eransteko. Segurtasunez gehitu ahal izango da txartela.
  • Kargatzen hasi: Ondoren, pantailaren jarraibideei jarraitu beharko zaie. Konektatu tutua autora eta egin klik "hasi karga" botoian.
  • Karga etetea: kargatze-prozesuan, egoera mugikorretik ikusi ahal izango da. Era berean, karga edozein unetan eten edo amaitu ahal izango da. Aplikazioak kontsumitutako denbora edo energia erreala baino ez du kobratzen.
  • Karga arrakastaz amaitua: karga-prozesua eteten ez bada, aplikazioak abisua emango du amaierara iristean, kableak deskonektatu eta martxan jarraitzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA