Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnieta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarren alde

.

2026·02·26


Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin duen konpromisoa irmoki berrestuko du Urnietak. Printzipio demokratiko ukaezina baita, eta gizarte justu, aske eta kohesionaturako funtsezko zutabea. 

Berdintasuna aldarrikatu eta defendatu egin behar da. Izan ere, bere diskurtsoa zokoratzen eta zalantzan jartzen ari da komunikabideetan, sare sozialetan eta, giza harremanetarako eguneroko espazioetan. 

Historian zehar gertatu den bezala, berdintasunean aurrerapausoak eman ahala, mugimendu antifeministak ere gora egin du, eta hori diskurtso erreakzionario eta misoginoen bidez plazaratzen ari da. Narratiba horien bidez feminismoaren oinarrizko konkistak zalantzan jarri, nahasmendua sortu eta indarkeria matxistaren existentzia deslegitimatu nahi dute. 

Berdintasunaren defentsa ez da aukera bat, ezta ideologia bat ere: giza eskubide unibertsala da, aitortua eta babestua. Emakumeen, mugimendu feministen, erakundeen eta pertsona aliatuen hamarkadetako borrokaren eta lanaren bidez lortutako eskubidea da, batez ere, diskriminazioa desagerrarazteko, askatasunak zabaltzeko eta guztientzako aukerak bermatzeko. 

Martxoaren 8aren harira berdintasunean hezten, estereotipoak baztertzen eta errespetuan, askatasunean eta duintasunean oinarritutako harremanak sustatzen dituen gizartea aldarrikatzen da; baita indarkeria matxistaren biktimak aintzat hartzen, laguntzen eta entzuten dituena ere. Berdintasunik gabe ez baitago erabateko demokraziarik, eta indarkeria matxista dagoen bitartean, ez dago askatasunik. 

Jarduerak 

Urtero egiten duen moduan herritar guztiei irekitako jarduera ugari antolatu ditu Udalak martxoaren 8aren aldarrikapenaren baitan. Bestalde, martxoaren 8aren harira sorturiko liburu gida berezia eskuragarri egongo da liburutegian.      

Antzerkia:  La reina del arga

  • Eguna: martxoak 6
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Sarrera: doakoa

Elkarretaratzea 

  • Eguna: martxoak 8 
  • Ordua: 11:30 
  • Lekua: San Joan plaza

Joko feministak

  • Eguna: martxoak 9
  • Lekua: Gaztelekua


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA