Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea “Bi baso bat ur” antzezlana martxoaren 15ean, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

2026·02·23


Metrokoadroka kolektiboaren “Bi baso bat ur” antzezlana ikusgai izango da martxoaren 15ean, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: martxoak 15
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Sarrera: 7 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira martxoak 1 arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan 

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN! 

Sinopsia: Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak guztiz geldi daude, DJak inguruko jende guztia dantzan jartzen duen bitartean.

Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau. Izan ere, edozein arrazoi dela medio, tratu txarrak jaso duen edonori alaitasunerako eskubidea zalantzan jartzen zaio, tratu txarren ostean ere. Antzezlan honek alaitasunaren eta umorearen izaera soziala jarri nahi du erdigunean, mina gainditzeko eta ahalduntzerako ezinbesteko tresnak direla agerian utziz.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Edurne Azkarate
  • Testua eta dramaturgia: Miren Azkarate, Oier Guillan, antzezlaneko taldea
  • Aktoreak: Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez, Iraia Elias
  • Zuzendari artistikoa: Idoia Beratarbide
  • Laguntzaile fisikoa: Ainhoa Alberdi
  • Hizkuntza aholkularia: Asier Sarasola
  • Musika: Ander Fernandez
  • Diseinua: Allende Arnaiz
  • Argiak: Junki Mayo
  • Ekoizpena: Josu Zubia, Maite Aizpurua, Metrokoadroka
  • Banaketa: Oscar Picazo, ENTER banaketak
     

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA