Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Zaintza Mahaiak urteko lehen saioa egin du, 2026an prozesuan bultzatzen jarraitzeko

.

2026·02·19


Urnietak aurrera jarraitzen du herrian zaintza ekosistema propioa garatzeko prozesuarekin.

2025a bi hitzordu garrantzitsurekin amaitu zen. Urrian ospatu zen Zaintza Mahaiaren bigarren saioa, eta azaroaren erdialdean jardunaldi ireki bat egin zen, berrogeita hamar pertsona inguruk parte hartu zutelarik. Hitzordu horretan, Zaintza Planaren ardatz nagusiak jakinarazi zitzaizkien herritarrei. Iazko ekainean eratutako Zaintza Mahaia ere aurkeztu zen, eta, gainera, ekintzen plangintzan sartu diren herritarren ekarpenak jaso ziren.

2026an prozesua bultzatzen jarraitzeko asmoz, urnietarren ordezkaritza zabal batek osatzen duen Zaintza Mahaiak urteko lehen saioa egin zuen atzo arratsaldean kiroldegiko boxetan.

Saioak parte hartze handia izan zuen beste behin. Hasieran laburpen bat egin zen Zaintza Planak barne hartzen dituen lan-ildoen egoera gogorarazteko: arreta-eredua hobetzea, ekosistema artikulatzea eta sendotzea, eta zaintza komunitarioa sustatzea.

Ondoren, parte-hartzaileak hiru taldetan banatu ziren. Talde horietan, ildo komunitarioan jasotako hiru gai landu ziren, 2026an abian jarri behar direla uste duten ekintzak lehenetsi zituzten eta nola hasi ziren zehaztu zuten. Saioa amaitzeko, taldeka garatutakoa bateratu zen.

Zaintza Mahaia martxoaren erdialdean bilduko da berriro, Zaintza Plana lantzen jarraitzeko eta udalerriak eremu horretan izan behar duen bilakaera elkarrekin erabakitzen segitzeko. Helburua komunitatea indartzea, zerbitzuak hobetzea eta zaintzaileentzako laguntza bermatzea da.


 


 


 


 


 


 


 


 


 


 


 


 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA