Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Emakumeen Jabekuntza Eskolako zenbait tailer luzatuko dira
2026·02·17
Urnietako emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze sendotzeko, eta gizarte justu, anitz eta osoagoa lortzeko helburuz, Jabekuntza Eskolaren programazio aberats bat prestatu zuen Udalak 2025-2026 ikasturterako.
Tailer batzuek erantzun bikaina jaso dutela ikusirik, eskaera handiena izan dutenei jarraipena ematea erabaki da.
Izen-ematea
Jarraipena izango duten tailer horietan parte hartu nahi dutenek berriro eman beharko dute izena. Halaber, orain arte parte hartu ez duten emakumeek ere izena eman dezakete.
Interesa dutenak gaurtik aurrera apuntatu daitezke online eta Bertan herritarren arreta bulegoan.
Tailerrak
Hauek dira jarraipena izango duten tailerrak.
KORRIKA EGIN DEZAGUN
Egutegia: martxoak 10, 17, 24, 31; apirilak 7, 14, 21, 28; maiatzak 5, 12, 19, 26; ekainak 2, 9.
Ordutegia: 18:00-19:30
Lekua: lehenengo egunean kiroldegian elkartuko gara
Hizkuntza: elebiduna
Prezioa: 21 euro
KLOWN TAILERRA: BIZIPENAK TAULA GAINEAN
Egutegia: martxoak 28 eta maiatzak 16
Ordutegia: 10:00-13:00
Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
Hizkuntza: elebiduna
Prezioa: 6 euro
NUTRIZIO SAIOA: MENOPAUSIAN ERE ZAINDU GAITEZEN II
Egutegia: martxoak 23
Ordutegia: 18:00-20:00
Lekua: kiroldegiko boxetan
Hizkuntza: elebiduna
Prezioa: 2 euro
Bestalde, brikolaje tailerrean oraindik aukera dago izena emateko.
IKASTAROA: OINARRIZKO BRIKOLAJE TAILERRA
Egutegia: martxoak 14, apirilak 18 eta maiatzak 9
Ordutegia: 9:00-14:00
Lekua: Lekaio kultur etxea
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 15 euro
Zaintza zerbitzua
Zaintza zerbitzua eskainiko da. Beharra dutenek ekintza bakoitza hasi baino 15 egun aurretik eskatu beharko dute.

