Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Indarkeria matxistaren aurkako konpromiso bateratua indartu da protokolo instituzionalaren eguneraketarekin

.

2026·02·13


Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko udalekin partekatu zuen atzo indarkeria matxistaren aurrean erantzun publiko instituzionalerako protokoloa eguneratzeko lana.

Lan topaketa horretan parte hartu zuten Jorge Segurado Urnietako alkateak eta Ainhoa Ostolaza Berdintasun zinegotziak.

Protokoloarekin bultzada berri bat eman zaio Gipuzkoak 2018an lehen protokoloa onartuta hasi zuen erakundeen arteko konpromisoari. Tresna hori aitzindaria eta bakarra da gure inguruan, eta, horri esker, lehen aldiz egituratu ahal izan zen erakunde mailako erantzun koordinatua, komuna eta ikusgarria eraso matxisten aurrean

Berrikuspen horrekin, Aldundiak eta udalerriek lan partekatu hori indartuko dute, eta egungo errealitate eta erronketara egokituko. Helburua da udal bakoitzak prozedura eta irizpide komunak bere tokiko testuingurura egokitu ahal izatea, eta, aldi berean, erantzun homogeneoa, koordinatua eta eraginkorra bermatzea lurralde osoan. 

Erantzun koordinatu eta erreparatzaile baterako esparru komuna

Protokoloak 2018an onartutako ereduaren filosofiari eusten dio. Eredu horrek indarkeria matxistaren aurrean erantzun publiko argia, bateratua eta sentibera eskaintzen du, biktima diren emakumeei laguntza bermatuz eta eraso horien gaitzespen soziala indartuz.

Ekarpen garrantzitsuenen artean, protokoloak agertoki espezifiko berri bat txertatzen du indarkeria bikarioarentzat eta indarkeria matxista digitalentzat, sare sozialetan, mezularitza zerbitzuetan, plataformetan eta emakumeen aurkako beste ingurune birtual batzuetan gero eta eraso gehiago daudelako. Indarkeria horien artean sartzen dira jazarpen jarraitua, larderia, mehatxuak, baimenik gabeko irudiak zabaltzea, identitatea ordeztea, kontrol digitala eta antolatutako gorroto kanpainak, emakumeen osasunean, askatasunean eta bizitzan benetako ondorioak dituztenak.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA