Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Ekintza ugari Urnietan inauteriak ospatzeko

.

2026·02·05


Urnietako inauteriak otsailaren 14ean ospatuko dira “telebistako programak” gai nagusia izanda.

Egun horretarako ekintzaz beteriko programa antolatu du Jai Batzordeak herriko elkarteen parte hartzearekin. Goizeko 11:00etan izango da lehen hitzordua Txanbolin txistulari bandaren kalejirarekin.

Ondoren, Poxta Zaharrek antolatuta, karropoteoa 12:00etan eta herri bazkaria 14:00etan San Joan plazan izango dira. Arratsaldeko 17:00etan berriz, mozorro kalejira ospatuko da Bosko Anitz txarangarekin San Joan plazatik abiatuta. 18:00etan Poxta Zaharren txarangak hartuko du lekukoa eta 19:00etan hasiko da DJOSTO-ren emanaldia Idiazabal kalean.

Eta 23:00etatik aurrera azkenik, beste DJ bat egongo da Idiazabal kalean Poxta Zaharren eskutik.

Errepide mozketa

Inauterietako ekintzen ospakizunaren ondorioz, Idiazabal kalea moztuta egongo da ibilgailuentzat goizeko 11:00etatik hurrengo eguneko goizera arte.

Gaztelekua

Gaztelekuan bestalde, otsailaren 13an ospatuko dute inauteria 17:00etatik aurrera. Merendola, mozorro lehiaketa eta sarien banaketa egingo dira.


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA