Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Rap letrak sortzeko tailerra Urnietan ”Beat Eroak” programaren barruan
2026·02·04
Beat Eroak Buruntzaldean garatuko den rap tailerren eta herri arteko lehiaketaren proiektua da, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua.
Bi fase
Proiektua bi fasetan antolatuta dago. Otsailean, hitzak, errimak eta mezua landuko dira; martxoan, berriz, rap kantua sortu eta herri arteko lehiaketa aktibatuko da.
Tailerrak
Proiektuaren barruan saio desberdinak egingo dira Buruntzaldeko herrietan eta Urnietako lehen hitzordua otsailaren 9an izango da eta rap letrak sortzera egongo da bideratua.
- Eguna: otsailak 9
- Ordua: 17:00
- Lekua: Gaztelekua
Informazio guztia eta izen-ematea hemen: https://euskara.buruntzaldea.eus/beat-eroak/

