Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Borja Secok brontzezko domina irabazi du Espainiako Junior Judo Txapelketan
2026·02·02
Borja Seco Adarra Judo Elkarteko judoka urnietarrak brontzezko domina erdietsi zuen urtarrilaren 31n Iruñeko Navarra Arenan ospatu zen Espainiako Junior Txapelketan.
Secok Espainiako Federazioak ematen duen plazaetako bat zuen, Espainiako Kopetan lorturiko emaitzen ondorioz, eta lehiaketa bikaina burutu zuen.
Lehen bi kanporaketak Ippon bidez (puntuazio gorena) irabazi zituen, eta Nikita Yudanov (Munduko txapelduna eta hainbat aldiz Europako domina lortutakoa) izan zuen aurkari finalerdietan. Borjak aurre egin zion, baina ezin izan zuen berarekin.
Finalerdietan galdu ondoren, Madrileko ordezkaria izan zuen aurrean eta borroka berdindua izan arren, Secok garaipena lortu eta Brontzea eskuratu zuen 100 kilo baino gutxiagoko mailan.
Otsailaren amaieran, Borjak Madrilen ospatuko den European Cup Junior txapelketan parte hartuko du, zeinetan jadanik begirada jarria duen.


