Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urtarrileko osoko bilkura ospatu da
.
2026·02·02
Urnietako Udalak urtarrileko ohiko osoko bilkura egin zuen ostegun arratsaldean, eta bertan bi puntu onartu ziren aho batez.
Alde batetik, 2026rako egutegi instituzionala. Eta, bestetik, berriki udalerrian gertatutako eraso sexistari buruzko adierazpen instituzionala, gertakariak gertatu zirenean udalean ordezkaritza duten hiru taldeek adostu zutena. Guztiek argi utzi zuten beste behin Urnietak ez duela onartzen emakumeen eskubideak urratzen dituen erasorik.

