Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Tailerra: Zaintza Estrategiak

.

2026·01·30


Bizi itxaropenaren igoeraren eta beste mota bateko zenbait faktoreen ondorioz, zaintzaren gaiak gero eta garrantzi handiago du gaur egungo gizartean.

Bada, zaintza estrategien gaineko espazio bat antolatu dute emakumeentzat Urnietako Bagara Talde Feministak eta Setem-ek asteburu honetarako.

Nola zaindu nahi dugu geure burua —eta nola izan zainduak— bizitzako atal ezberdinetan?

Zaintzak birpentsatzeko eta elkarrekin hausnartzeko gune batera gonbidatzen dituzte interesa duten emakumeak: eguneroko bizitzatik, komunitatetik, eta etxebizitza kolaboratiboa bezalako alternatiba errealetatik abiatuta.

Tailerra bi zatitan banatuta egongo da. Urtarrilaren 30ean arlo teorikoa landuko da eta oinarri horren gainean alor praktikoa urtarrilaren 31n

Irati Mogollón soziologoa izango da tailerraren dinamizatzailea eta honako arloetan dago espezializatua: adineko pertsonen ahalduntze feminista, ekonomia feminista eta etxebizitza kolaboratiboko prozesuak.

Edukia

Guztioi eragiten diguten galderetatik abiatuko dira tailerrean: Baditugu gure inguruan zaintza eskaintzen duten espazioak? Nola zaindu geure burua eta nola izan zainduak bizitzako atal ezberdinetan? Nola mantendu bizitza komunitatean nekatuta amaitu gabe? Zaintzea… eta nahi ez badut? eta ezin badut? Nork zainduko nau ni, nik ezin dudanean?

Etxebizitza kolaboratiboen adibideak eta bizikidetza-ereduak oinarri hartuta, eztabaidak eta gakoak irekiko dira: zaintzak nola antolatzen diren berriro pentsatzeko eta duintasunez, babesarekin eta autonomiaz bizitzeko alternatibak irudikatzeko.

Tailerra

Tailerra Urnietako kiroldegiko erabilera anitzeko gelan garatuko da.

  • Urtarrilak 30, 18:00: Beste zaintza eredu batzuk ezagutzea
  • Urtarrilak 31, 9:00-11:00: Eta nik, zer nahi eta behar dut?
  • Urtarrilak 31, 11:00-13:00: Urnietan, zer egin?

Izen-ematea

Izen-emateak zabalik jarraitzen du interesa duten emakumeentzat eta online egin daiteke esteka honetan.

IZENA EMAN ONLINE


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA