Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Ekintzailetza Azoka Salestarrak Magale ikastetxean
2026·01·29
Urnietako Salestarrak Magale ikastetxeak Ekintzailetza Azoka ospatu du gaur goizean Ikasenpresa programaren barruan.
Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleek sortutako prototipoak aurkeztu dituzte gainerako ikasleen aurrean. Azokan izan dira baita Jorge Segurado Urnietako alkatea eta Ana Pozas zinegotzia ere. Ikasleen ideiak eta sormena aurrez aurre ikusteko eta beraien azalpenak entzuteko aukera izan dute.
Otsailaren 5ean ospatuko da Eibarren XV Ikasenpresa feria Euskadiko Lanbide Heziketako 61 ikastetxe baino gehiagoren parte hartzearekin, eta bertan izango dira baita Saslestarrak Magaleko ikasleak.
Ikasenpresa Lanbide Heziketan kultura ekintzailea sustatzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa da, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-ereduan integratua.






