Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Beat Eroak: rap tailerrak eta herri arteko lehiaketa Buruntzaldean
2026·01·26
Beat Eroak Buruntzaldean garatuko den rap tailerren eta herri arteko lehiaketaren proiektua da, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua. Otsailetik martxora bitartean, gazteek raparen bidez adierazteko, kantuak sortzeko eta errimak probatzeko aukera izango dute, bakoitzak bere hitzekin eta bere estiloarekin.
Bi fase
Proiektua bi fasetan antolatuta dago. Otsailean, hitzak, errimak eta mezua landuko dira; martxoan, berriz, rap kantua sortu eta herri arteko lehiaketa aktibatuko da. Herri bakoitzak bere abestia sortuko du, eta amaieran, entzuleen bozkaren bidez, irabazlea erabakiko da.
Lehiaketako saria bideoklip profesional bat grabatzea izango da.
Tailerrak
Tailerrak Odei Barroso eta Telmo Trenor artistek gidatuko dituzte, eta Buruntzaldeko herri guztietan egingo dira.
Saio desberdinak egingo dira Buruntzaldeko herrietan eta Urnietako hitzorduak otsailean eta martxoan izango dira.
Letrak sortzeko saioak
- Eguna: otsailak 9
- Ordua: 17:00
- Lekua: Gaztelekua
Grabazioa: rap kantua
- Eguna: martxoak 2
- Ordua: 17:00
- Lekua: Gaztelekua
Proiektua ez dago rap egiten dakitenentzat bakarrik pentsatua: ez da aurretiko esperientziarik behar, parte hartzeko gogoa besterik ez.
Informazio guztia, egutegia eta izen-ematea hemen: https://euskara.buruntzaldea.eus/beat-eroak/


