Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Haurren artean irakurzaletasuna bultzatzeko programak jarraipena du
2026·01·19
Herriko txikienen artean irakurzaletasuna bultzatzeko xedez "Liburu baby kluba" eta “Liburu txiki kluba” ekimenak batzen dituen programa bat jarri zuen berriro abian Urnietako Udalak urrian Bookstart Euskadi Gipuzkoarekin eta Mestiza Elkarte Artistiko Soziokulturalarekin elkarlanean.
Erantzuna ikusita, urteko lehen hilabeteetarako saio berriak antolatu dira. Liburua ardatz izanda literatura, musika, artea eta naturaren gaineko interesa pizteko ere balio dute 45 minutu inguruko iraupena duten saioek.
Liburu baby kluba
"Liburu baby kluba" 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Haurrek heldu baten laguntzarekin joan beharko dute saioetara.
Saioak Lekaio kultur etxeko areto nagusian garatuko dira eta gehieneko edukiera 20 familiakoa izango da.
- Urtarrilak 21, 17:00
- Otsailak 4, 17:00
- Otsailak 25, 17:00
- Martxoak 4, 17:00
- Martxoak 18, 17:00
Liburu txiki kluba
“Liburu txiki kluba”-ren dinamika berdina izango, baina kasu honetan, 4-6 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Hemen helduen parte hartzea hautazkoa izango da.
Saioak liburutegian izango dira.
- Urtarrilak 28, 17:00
- Otsailak 18, 17:00
- Martxoak 13, 17:30, XOXOKA

