Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Aitor Iguaran: “%90 edo gehiago etxeko sagardoa dugu eta oso puntu onean bildu genuen”

.

2026·01·12


Aurtengo sagardo denboraldia berezia izango da Aitor Iguaran Eula sagardotegiko arduradunarentzat, izan ere, bertan egingo baita Urnietako denboraldiari hasiera emango dion ekitaldia. Data seinalatuaren aurretik berarekin elkartu gara.

Denboraldi hasiera gainean da eta prestaketa lanetan murgilduta egongo zarete.

Sagardotegia garbitzeko eta txukun uzteko momentua da eta baita sagardoa trasegatzekoa ere. Dena prest utziko dugu denboraldia modurik onenean hasteko. Guk urtarrilaren 23an irekiko dugu, ostiralarekin.

Hasi al da jendea deika?

Jendea larunbat eguerdietarako ari da deitzen. Hor dago eskaera handiena. Gainerako egunetarako aurrerago deitzen dute.

Larunbat eguerdietako eta gainerako jarduna oso desberdina, beraz.

Igande eguerdian ere izaten da mugimendua eta ostiral eguerdian ere pixka bat bai, jendea lanetik bueltan denean. Larunbat eguerdian kuadrilla handiagoak izaten dira. Halere, hau ez da diskoteka bat eta sagardoak izan behar du protagonista. Oso ondo pasa daiteke baina garrasirik gabe eta errespetuarekin. Igandeetan familiak eta parejak izaten dira gehiago.

Zer abantaila du larunbata eguerdia ez den momenturen batean joateak?

Nik uste dut lasaiago egoten dela eta gehiago disfrutatzeko aukera dagoela. Beste giro bat izaten da.

Zer jasotzen duzue bezeroengandik?

Jendea gustora ateratzen da. Gu kalitatezko sagardoa eta janaria eskaintzen saiatzen gara, ahal den ondoen zerbitzatuz. Garrantzitsua da lana ondo egitea eta jendea gustura geratzea hurrengo urteetan berriro etortzeko.

Sagardotegiek badute zerbait berezia.

Niretzat luxu bat da. Batzuk esaten dute sagardotegia garestia dela, baina jatetxe batean gehiago ordaintzen da eta nire ustez xarma ez da berdina. Hemen egurrezko eta altzairu herdoilgaitzezko upeletegiak ditugu eta aukera hori ez da erraza. Eta txox-arekin sortzen den giroa ere desberdina da. Kanpotik etortzen den jendea harrituta geratzen da.

Nondik etortzen dira?

Kataluniatik, Madrildik, Extremaduratik, Logroñotik... oso gustura ateratzen dira. 

Sagardo ekoizpen handiko urtea izan da?

Guk %90 edo gehiago etxeko sagardoa dugu eta oso puntu onean bildu genuen. Barietate oso onak ditugu sagardoa egiteko eta oso gustura gaude. Probatu ditugu trasegatu aurretik eta kalitatea ona da. Kolore polita eta usain garbiak. Beti saiatzen gara mejoratzen. 

Zertan?

Oso garrantzitsua da bilketa bere momentuan egitea, heldutasun puntu egokian eta baita tenperatura ere. Tenperatura betetzerako orduan, fermentatzerakoan eta baita mantentzeko ere.

Esan duzu ia sagardo guztia etxekoa duzuela, izan ere, sagasti ederra duzue.

5.000 sagarrondo eta hamar hektarea eta erdi, sasoi onean dagoena eta errendimendu ona ematen ari dena.  Guk badakigu zein produktu dugun.

Baduzue nobedarerik aurtengo denboraldirako?

Gustura nago gure martxarekin eta berdin jarraituko dugu. Bakailao tortilla, bakailao frijituta, txuleta, gazta eta intxorrak ematen ditugu. Eta etxeko sagardoa, noski.

Zein helburu dituzue aurtengo?

Ez dakigu zer pasako den eta hasi aurretik beldur pixka bat izaten da beti, baina orain arte azterketa aprobatu izan dugu eta aurten ere hala izatea espero dugu.

Zuretzat denboraldi berezi izango da, txotx irekiera ekitaldia zure sagardotegian izango baita.

Ideia ona izan zen ekitaldi hauek egitea. Urnietan ere sagardotegi onak daude, sagardo ona egiten da eta jendeari ezagutzera emateko garrantzitsua da. Eta ilusioa egiten du aurtengoa gurean izatea. Ekitaldi politak izan ohi dira.

Lehen txotx-a herriko elkarteetako ordezkarek egingo dute, bertakoa eta bertako sagardoa kontsumitzen duena erdigunean jartzeko.

Ondo iruditu zait, kontsumidoreei protagonismoa ematea. Beraiek dira gure sagardoa erosten dutenetako batzuk eta polita izango da

Zer eskatzen diozu aurtengo denboraldiari?

Lasai joatea, jendea etortzea eta etortzen direnak gustura joatea.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA