Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Adrian Cumbres: “Ikaragarria da, poz handia eman dit gonbidapenak amaitu direla jakiteak, herritarren babesa sentitu dut. Espero dut ikuskizuna jendearen gustukoa izatea”

.

2026·01·09


Adrian Cumbres urnietarrak “Somos polvo de estrellas” ikuskizuna estreinatuko du urtarrilaren 10ean Saroben. Egun berezi horren atarian berarekin elkartu gara momentua nola bizi duen jakiteko eta bere ibilbidea errepasatzeko.

Aurkeztu zure burua.

22 urteko urnietarra naiz, duela 5 urte Madrilera joan zena arte eszenikoen eta ikus entzunezko komunikazioaren gradu bikoitza ikastera. Txikitan Presentacion de Maria eta Salestarrak ikastetxeetan ikasi nuen. Pertsona sozial, jator, langile eta sortzaile moduan definitzen dut nire burua.

Noiztik datorkizu kultura eta sormenarekiko interesa?

Txikitako bideoak ikusita beti nengoen dantzatzen, hitz egiten, antzezten, etxekoak mozorrotzen... irakurtzea eta idaztea ere asko gustatzen zitzaidan. Gogoratzen dut Lehen Hezkuntzako irakasleei poemak idazten nizkiela batzuetan.

Madrilera joan izanak arlo horretan sakontzeko aukera eman dizu? 

Madrilek gehiago irekitzeko aukera eman dit, txikitan gauzatxo batzuk bakarrik egin bainituen. Madrilen, beste unibertsitate bateko talde batekin kartzeletan eta gazteentzako zentroetan antzezlanak egin ditut. Tetralogia bat ere idatzi dut modu independientean "La verdad en el tiempo". Laburmetraiak ere egin ditut eta unibertsitatean proiektu desberdinetan aritu naiz. Bestalde, Donostiako Mamistegi jatetxean monologoak egin nituen.

Zein dira txikitan egin zenituen gauza horiek?

Bosko Anitzekin “Ederra eta Piztia” musikala egin genuen eta baita “Tu cara me suena” ere. Horretaz gain, Batxilergoan Binahi akademian egon nintzen antzezten, baina ez nuen gauza handirik egin. Nik futbolean jokatzen nuen UKEn. Askotan galdetzen dut zergatik ez nuen funky edo beste zerbait egin. Baina ez naiz damutzen, nire lagun gehienak bertan zeuden eta ondo pasatzen nuen, lotura handia egin nuen taldekideekin eta horrek ere balio handia du niretzat.

Noiz jabetu zinen antzeztea gustuko zenuela? 

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aktore izan nahi nuen. Oraindik ere hori da gehien gustatzen zaidana, jendearen aurrean eta zuzenean lan egitea oso berezia baita. Halere, orain, gehiago ikusten dut nire burua sortzaile moduan, izan ere, antzezteaz gain, idaztea, zuzentzea, bideoak editatzea eta argazkiak egitea ere gustatzen zait.

Saroben estreinatuko duzun lanean jorratu dituzu sortzaile izatearen adar desberdinak.

Produkzio erreal batean jende asko dago atzean eta hemen lan guztia nire gain egon da. Nire etxeko garajean entseatzen eta nire burua zuzentzen nuen. Eszenografiaz, bideo-muntaiaz, argiez eta jantziez ere ni arduratu naiz, nahiz eta gauza batzuetan laguntza izan dudan. Jantziak egiten adibidez, Mirari Arozamenak lagundu zidan. Bi jantzi daude. Pertsonaiena eta amaieran argiena kasko batekin. Kaskoak fokoekin distirak sortzen ditu izarrak bailiran.

Nola sortu zen proiektua?

Arte eszenikoen ikasketak aurreko urtean egin nituen eta antzezlan hau gradu amaierako lanaren zati bat da, ohorezko matrikula eman zidaten gainera. Nik ikerketa bat egin nuen, antzezlanean lantzen dena, eta hortik sortu nuen.

Zer ikusiko du jendeak ikuskizunean?

7 pertsonaia ezberdin daude gai sozial desberdinekin. 7ak lotzen ditu identitatearen bilaketak, norberak egiten duenetik eta inguratzen den jendearengandik abiatuta iristen dena.

Generoa drama existentziala dela esango nuke ikutu komikoekin, izan ere, pertsonaia batekin barre asko egin dezakezu eta hurrengoarekin oso gaizki pasa. Ni pertsonaia bakoitza disfrutatzen saiatuko naiz, hori transmititu egiten baita. 

Lanaren estreinaldia une berezia izango da zuretzat.

Ilusio handia egiten dit Saroben estreinatzeak, hori baitzen nire helburua hasieratik. Era berean, errespetua ematen dit, gehien inporta zaidan jendea egongo baita ikusten eta horrek presio puntu bat gehitzen dio.

Interesa sortu du ikuskizunak, gonbidapenak agortuta daude.

Ikaragarria da, poz handia eman dit gonbidapenak amaitu direla jakiteak, herritarren babesa sentitu dut. Espero dut ikuskizuna jendearen gustukoa izatea. Gainera esan didate onlineko gonbidapenak inoiz baino lehenago amaitu direla, eta niretzat oso berezia izan da. Asko eskertzen diet etorriko diren guztiei. Antzerkiak eta nire lanak ikuslerik gabe ez duelako zentzurik.

Zein asmo dituzu etorkizunari begira?

Espero dut hau hasieraren amaiera izatea. Mundu honetan jarraitzeko eta eszenatokira igotzeko borrokatuko dut, hori baita gehien gustatzen zaidana. Dena den, nire plana irakasle izatea da, oinarri sendoa izateko eta, ondoren, sortzaile lanarekin uztartzeko.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA