Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea “Trajea” antzezlanaren aurrestreinaldia urtarrilaren 7an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2025·12·17
Txalo Produkzioak “Trajea” antzezlanaren aurrestreinaldia eskainiko du urtarrilaren 7an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: urtarrilak 7
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Sarrera: 7 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira abenduak 22 arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Sinopsia: Hiriburuko saltoki handietako merkealdiaren lehen eguna da. Jendea tropelean sartu da eta istripu bat izan da. Eraikinaren erraietan, segurtasun-zaintzaile batek negozio-gizon bat galdekatu du, jantzi bat erostera etorri delako eta gertakariekin zerikusia izan duelako. Baina zein dira egitateak zehazki? Eta zer arrisku dakarkie bi pertsona horiei? Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza dira muntaia izugarri, itogarri eta aldi berean ernagarri honen protagonistak, lurpeko interpretazio-duelu batean
Fitxa artistikoa
- Egilea: Juan Cavestany
- Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi
- Itzulpena: Martin Agirre
- Antzezleak: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza
- Argi diseinua: Julen Zaballa
- Argi eta soinu teknikaria: Alfredo Medina Lirio
- Jantzi diseinua: Leire Santillan
- Eszenografia diseinua: Asier Sancho Senosiain
- Ekoizpena eta banaketa: Txalo produkzioak

