Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Ekintza ugari Urnietan Santo Tomas Egunaren ospakizunerako
2025·12·16
Abenduaren 21a data seinalatua da Euskal Herrian, egun horretan ospatzen baita Santo Tomas eguna. Urnietan ere hainbat ekintza antolatu dira herrian bertan egunaz gozatzeko.
Plazido Muxika plaza
Eguerdiko hitzorduak Plazido Muxika plazan izango dira. 12:00etan Aukera Dantza Konpainiak “ADK2.5” ikuskizuna eskainiko du. Ordu berean emango zaio hasiera Km 0-ko azokari. Bertan parte hartuko dute Adarrazpik (gazta, esnekiak eta ardikiak), Errekaldek (barazkiak), Gurutzeta-Mokok (barazkiak eta loreak) eta Telleriak (haragia). Sorginen taldeak halaber, apaingarriak eta sorginekin lotutako elementuak salduko ditu.
Ospakizunera gerturatzen diren herritarrei txistorra, gazta eta Urnietako sagardoa eskainiko zaie Denda Berri jubilatuen elkartearen laguntzarekin.
Etxeberri plaza
Arratsaldean ostera, Etxeberri plazak hartuko du lekukoa. 16:30ean Kronia Dance Estudioko masterclass-a eta emanaldia egongo dira. Eta 18:00etan berriz, “Ai ama” erromeria auzo elkarteak antolatuta.



