Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Martxan da Urnietako abesbatza
2025·12·12
Urnietan abesbatza sortzeko deialdiari gogoz erantzun diote herritarrek eta dagoeneko errealitate bat da. Pertsona kopuru politak eman du izena momentuz eta ekin diote saioei Josu Elberdinen gidaritzapean.
Ostegunetan biltzen dira 20:15ean kiroldegiko kulturgunean eta ordubete pasatxoko iraupena izaten dute saioek. Proiektu hau musika interpretaziotik harago doa, herritarren arteko topagune eta elkarbizitzarako gune bat sortzea baita helburua, komunitatea indartuz eta tokiko kultura-bizitza aberastuz.
Herritarren batek abesbatzara gehitu nahiko balu oraindik badu aukera: idazkaria@easomusikaeskola.com edo 645005082.

