Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea “Berdindu” LGTBI kolektiboarentzako arreta eta informazio zerbitzua Urnietan izango da abenduaren 18an
2025·12·10
“Berdindu”, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei eta haien ingurukoei informazioa eta arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da.
Sexu-orientazio eta genero-identitatearekin zerikusia duten gaietan informazio eta aholkularitza eskaintzen du; hala nola, trans pertsonen izapide administratiboei buruzko zalantzak, generoa berresleitzeko prozesuari buruzko kezkak eta sexu-orientazioaren ondorioz gatazka-pertsonalak dituzten pertsonei laguntza.
Urnietan
LGTBI kolektiboarentzako arreta zerbitzu hau doakoa da eta bertako adituak Urnietan izango dira hurrengo ostegunean.
- Eguna: abenduak 18
- Ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00
- Lekua: Idiazabal 13ko lokalean (KZgune ondoan)
Ez da aldez aurretik hitzordurik hartu beharko.


