Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Musika Eskolako Gabonetako kontzertuak abenduak 15-18 bitartean
.
2025·12·10
Gabonetako oporraldien atarian, Lourdes Iriondo Musika Eskolako ikasleek Gabonetako kontzertu sorta berezia eskainiko dute. Aurtengo egitarauak adin eta espezialitate guztietako ikasleen emanaldiek osatuko dute: hasierako zikloko taldeen lehen agerraldiak, instrumentu bakarlari gazteen saioak, talde instrumental eta koralen kontzertuak, eta baita bertako irakasleen laguntzarekin prestatutako pieza bereziren bat ere.
Abenduak 15, astelehena
- 18:00 – Kontzertu orokorra
Abenduak 16, asteartea
- 18:00 – Trikitixa-emanaldia
- 19:15 – Biolin eta piano emanaldia
Abenduak 17, asteazkena
- 17:45 – Talde-emanaldia
- 19:00 – Piano-emanaldia
Abenduak 18, osteguna
- 17:00 – Musika-tailerra kontzertua


