Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Mirari Martiaren eta Idoia Torregarairen “ZtandaP” bakarrizketa abenduaren 12an
2025·12·09
Urnietak euskara eta euskal kultura sustatzeko antolatu duen programaren barruan Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen ”ZtandaP” bakarrizketa entzun ahal izango da ostiral honetan.
- Eguna: abenduak 12
- Ordua: 19:00
- Lekua: kiroldegiko kulturguneko erabilera anitzeko gela
Sinopsia: Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita. Horretarako orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak eztanda arazteko prest daude.

