Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Egitarau zabala “Euskaraz bizi Euskaraz kanta” lelopean gure hizkuntza eta kultura bultzatzeko
2025·11·28
Gure hizkuntza indarbertzen jarraitzeko eta herritarren egunerokotasunean bere erabilera areagotzeko saiakera egiten du Urnietako Udalak urte osoan zehar. Baita, euskarazko kulturgintza sendotzeko eta bultzatzeko ere, horretarako ekimen eta jarduera desberdinak bultzatuz eta babestuz.
Helburu estrategiko horiek aurrera eramateko funtsezkoa da urteko 365 egunetan lan egitea, baina egia da hilabete batzuk esanguratsuagoak direla. Abendua da horietako bat, abenduaren 3an ospatzen baita Euskararen Eguna. Aurten gainera, efemeride garrantzitsu batekin iritsiko da, Lourdes Iriondoren heriotzaren 20.urteurrena betetzen baita abenduaren 27an. Iriondo ezinbesteko erreferentea izan zen euskal kulturaren transmisioan.
Hilabete berezi honen harira, hainbat ekitaldi antolatu dira euskararen eta euskal kulturaren inguruan Manttaleren, Egape Dantza Taldearen eta Etxeberri auzoko elkartearen parte hartzearekin eta CESA-ren lagunzarekin batera. Ekimen horiek, gainera, zuzenean lotuta daude Iriondok landu zituen kulturaren esparru desberdinekin, kantua, antzerki eta eskulana, besteak beste, artista polifazetikoa izan baitzen.
Antzezlana: ”Ai gure juaneteak”
- Eguna: abenduak 2
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe
Liburu txiki kluba
4-6 urte bitarteko haurrentzat
- Eguna: abenduak 3
- Ordua: 17:00
- Lekua: Lekaio
Kantu eta dantza
Egape Dantza taldeak eta Manttalek antolatuta
- Eguna: abenduak 3
- Ordua: 18:00
- Lekua: San Joan plaza
Kontzertua: Euskal Herri Musika eta Soinu Tresnak
Beltran laukotearen eskutik Manttalek antolatuta
- Eguna: abenduak 3
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe
Bakarrizketa: ”Ztandap”
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik
- Eguna: abenduak 12
- Ordua: 19:00
- Lekua: Kiroldegiko kulturguneko erabilera anitzeko gela
Antzezlana: ”Desobedienteak 18/98”
- Eguna: abenduak 14
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe
Kotzertuak: Esanezin eta Janus Lester
- Eguna: abenduak 20
- Ordua: 18:00-21:30
- Lekua: Plazido Muxika plaza
Santo Tomas eguna
KM0-ko ekoizleen azoka eta Aukeran Dantza Konpainiaren emanaldia izango dira
- Eguna: abenduak 21
- Ordua: 12:00-14:00
- Lekua: Plazido Muxika plaza
Erromeria eta Txistorra Santo Tomas egunean
Etxeberriko auzo elkarteak antolatuta
- Eguna: abenduak 21
- Ordua: 16:00-20:00
- Lekua: Etxeberri plaza
Eskulanak HH5-LH1eko haurrentzat
- Eguna: abenduak 22 eta 29
- Ordua: 17:00-18:30
- Lekua: Ludoteka
Eskulanak LH2-LH5eko haurrentzat
- Eguna: abenduak 23 eta 30
- Ordua: 17:00-18:30
- Lekua: Ludoteka
Olentzero eta Mari Domingi badatoz
Egape Dantza Taldeak antolatuta
- Eguna: abenduak 23
- Ordua: 17:30
- Lekua: Berrasoetatik
Kantaldia: Ainhoa Ansa eta Irati Odriozola
Lourdes Iriondoren omenez
- Eguna: abenduak 27
- Ordua: 12:30
- Lekua: Lourdes Iriondo parkean
Asier Kidam magoaren ”Smile” ikuskizuna
- Eguna: abenduak 28
- Ordua: 17:30
- Lekua: Sarobe


