Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Emakumeen Jabekuntza Eskolako ekintzetan izena emateko aukera
2025·11·27
Herriko emakumeen ahalduntze-prozesuetan beste pauso bat emateko xedez, ikasturte osoko programa aberats eta anitza prestatu zuen Urnietako Udalak Jabekuntza Eskolaren baitan.
Programa horren barruan 2026. urtean hasiko diren ekintzetan oraindik leku libreak daudenez, izena emateko aukera eskainiko da.
Izen ematea
Jabekuntza Eskolako ekintza horietan parte hartu nahi duten emakumeek abenduak 1-15 bitartean eman beharko dute izena Bertan herritarren arretarako bulegoan (astelehenetik ostiralera 7:30-14:30) edo online Urnietako Udalaren webgunean.
Zaintza zerbitzua
Bestalde, zaintza zerbitzua eskainiko da. Beharra dutenek ekintza bakoitza hasi baino 15 egun aurretik eskatu beharko dute.
IKASTAROA: LILATOIRAKO BIDEA ELKARREKIN
Arixen Unanue Usabiaga: atletismoko entrenatzailea
Egutegia: urtarrilak 13, 20, 27, otsailak 3, 10, 17, 24 eta martxoak 3
Ordutegia: 18:00-19:30
Lekua: lehenengo egunean kiroldegian elkartuko gara
Hizkuntza: elebiduna
Prezioa: erroldatuak 12 euro eta erroldatu gabeak 24 euro
Ez du axola korrika egiten duzun ala ez, hemen hasten da zure bidea.
Lilatoia ez da soilik lasterketa bat: emakumeon ahalduntzea bilatzen duen ekitaldia da, kirolaren bitartez, osasuna, inklusioa eta talde lana sustatuz. Horregatik sortu dugu prestaketa-talde hau, emakume guztientzat, korrikalari esperientziadunentzat, zein lehen aldia dutenentzat. Entrenamendu egokitua izango da, hots, norberaren erritmoa eta egoera fisikoa kontuan hartuko dugu lanerako. Elkarrekin entrenatu eta elkar animatzeko espazioa izango da.
Taldean korri egin nahi baduzu, hau da zure lekua.
SOLASALDIA: MITOAK DESERAIKITZEN II: NO MÁS AMORES ROMÁNTICOS
*Gazteentzako saioa. Afari merienda egongo da
Harremanak elkartea
Egutegia: martxoak 6
Ordutegia: 20:30-22:30
Lekua: kiroldegiko boxetan
Hizkuntza: euskara
Prezioa: erroldatuak 2 euro eta erroldatu gabeak 4 euro
Nola harremantzen gara? Noizbait pentsatu ahal duzu zergatik harremantzen garen modu batera edo bestera? Hausnarketara bideratutako saioa da, eta, batez ere, kolektiboki bizipenak konpartitzeko. Indarkeria matxista identifikatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko tresnak eskuratuko ditugu. Halaber, normatiboak ez diren sexu-joera eta/edo genero identitatea dugunon kontrako indarkeriaren identifikazioa eta arbuioa landuko dugu.
LANTEGI PRAKTIKOA ETA BIZIPENEZKOA: EGIA AL DA EROAK GAUDELA? ¿CÓMO NOS CONSTRUIMOS PARA SER QUIENES SOMOS?
Estereotipak elkartea
Egutegia: martxoak 14 eta 28
Ordutegia: 10:00-13:00
Lekua: kiroldegiko boxetan
Hizkuntza: elebiduna
Prezioa: erroldatuak 6 euro eta erroldatu gabeak 12 euro
Emakumeoi eta genero-disidentziei generoaren eraikuntzak eta gizartean esleitzen zaigun lekuak gure osasun mentalean eta emozionalean duen eragina aztertuko dugu. Hori, osasunaren azterketa feminista batetik eta norberaren bizi esperientziak partekatuz egingo dugu. Osasun-eredu androzentrikoan emakumeak historikoki aztergaia izan gara eta jakintzaren eraikuntzan subjektu aktibo bilakatzeko proposamena da honakoa.
IKASTAROA: OINARRIZKO BRIKOLAJE TAILERRA
Carmen Melchor Serna: gas, berokuntza eta iturgintza instalatzailea
Egutegia: martxoak 21, apirilak 18 eta maiatzak 9
Ordutegia: 9:00-14:00
Lekua: Lekaio kultur etxea
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: erroldatuak 15 euro eta erroldatu gabeak 30 euro
Ikastaro honetan, helburu nagusia gure etxean autonomoagoak izatea da. Horretarako, oinarrizko brikolajeari buruzko nozioak ikasiko ditugu, hala nola: zulagailuak eta barautsak erabiltzea, torlojuak sartzea eta ateratzea, zerra maneiatzea, bandak jartzea, txorrotak muntatzea zein zisterna baten funtzionamendua. Gainera, arriskuak prebenitzeko oinarrizko jarraibideak eta modu seguruan lan egiten ikasiko dugu.
SORMEN TAILERRA: SORMENA EZ DA LUXUA
Isa Casanova (La otra) eta Jhana Beat, artistak
Egutegia: maiatzak 22
Ordutegia: 18:30-22:00
Lekua: Sarobe
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: erroldatuak 3,5 euro eta erroldatu gabeak 7 euro
Gure sormenarekin konektatu ahal izango dugu, kontuan hartuta pertsona guztiok dugula. Izan ere, hori, mugituz, hizkuntza sinbolikoa praktikan jarriz eta baliabide poetiko eta musikalak aztertzen hazten da. Tailer honetan, poeta eta pentsalari feministengan -edo balio eta estetika hegemoniko disidenteengan- oinarrituko gara. Haien ustez, "poesia ez da luxu bat”, eta, erakusten digute kolektiboak direla minez eta pozez zeharkatzen ditugun bideak.
Oharrak: ekarri arropa erosoa, idazteko papera eta boligrafoa edo idatzi daitekeen mugikor bat, eta etzateko esterila edo manta bat (mugikortasun-arazorik izanez gero, aulkiak jarriko ditugu). Objektu kuttun bat aukeratu eta ekarri.

