Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Gaztelekuko abenduko programazioa eta Gabonetako ekintza bereziak
2025·11·26
Urnietako Gaztelekuak prest ditu abenduko programazioa eta Gabonetako ekintzak herriko nerabeentzat.
Ohiko ekintzei dagokienean eskaintza zabala izango da beste behin: mahai jokoak, euskararen eguna, gazteak hizketan, zure txokoa, sukaldaritza tailerra, landare txokoa, topagunea, gabonetako apaingarriak eta kirol ekintzak, besteak beste.
Gabonetako ekintzak
Halaber, egitarau berezia osatu da neguko oporrei begira. Ondorengoa izango da eskaintza:
- Abenduak 22: oparien tailerra + gabonetako sukaldaritza, 15:00-20:00
- Abenduak 23: Donostiara Gabonetako apaingarriak ikustera, 15:00-20:15
- Abenduak 26: Costa Jump, 9:45-14:00, DBH-koentzat soilik
- Abenduak 29: Gabonetako sukaldaritza txapelketa + bingo, 15:00-20:00
- Abenduak 30: Eureka zientzia museora egun pasa, 10:00-16:15
- Urtarrilak 2: Futbol txapelketa, 10:00-14:00
Izen ematea
Ekintza horietan parte hartu nahi dutenek abenduak 1-12 bitarte dute izena emateko aukera Gaztelekuan bertan. Guraso bilera ostera, abenduaren 16an, 19:00etan izango da Gaztelekuan.



