Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Zaintzen gaineko lanketa aurrera herritarren bultzadarekin

.

2025·11·19


Zaintzaren gaia herritaren interesekoa dela argi geratu zen Udala Urnietako ekosistema propioa sortzeko lanketa egiten hasi zenetik. Orain arte egin diren deialdiek erantzun bikaina izan dute, eta beste horrenbeste gertatu zen astelehen arratsaldean Lekaio kultur etxean gauzatu zen saio irekian. Izan ere, 50 lagun inguru bildu baitziren bertan.

Consuelo Frutos Gizarte Zerbitzuetako arduradun politikoak gidatu zuen jardunaldiaren helburua herritarrei orain arte buruturikoa azaltzea zen. Alde batetik, Zaintza Planaren ardatz nagusiak komunikatu zituzten saileko teknikariek. Eta, bestetik, Zaintza Mahaia aurkeztu zuten bertan parte hartzen duten Peio Urretabizkaiak eta Tere Lasartek. Zaintza Mahaia ekainean eratu zen biztanleriaren ordezkaritza zabalarekin udalerriak zaintza-arloan izan behar duen bilakaera elkarrekin erabakitzeko, eta besteak beste, Zaintza Planaren jarraipena gauzatuko du.

Herritarren ekarpenak 

Aurkezpen horiek egiteaz gain, dinamika parte-hartzaileak ere burutu ziren saioan. Bertaraturiko pertsonak hiru taldetan banatuta, garatzen ari diren ekintza komunitarioen gaineko lanketa egin zuten, horien gaineko ideiak eta proposamenn zehatzak jasoz. Horrela, herritarren ekarpenak ekintzen plangintzan integratuko dira.

Oso saio emankorra izan zen eta Udala eskerturik dago herritarrak erakusten ari diren jarrerarekin eta inplikazioarekin. Aurrerantzean ere parte hartzera eta ekarpenak egitera animatzen ditu guztion artean Urnietaren ezaugarrietara eta testuingurura egokitzen den ekosistema garatzeko.

Hurrengo hitzordua Zaintza Mahaiarena izango da urte hasieran.












 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA