Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Jarduerak Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira
2025·11·18
Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira (azaroak 25) aurten, komunitatearen indarra aldarrikatu nahi da indarkeria horri aurre egiteko. Izan ere, indarkeria matxistak beldurrezko eta lotsazko ingurunea sortzen du, indarkeria jasaten dutenak bakartuz eta isilaraz, eta biktimagileen zigorgabetasun-sentsazioa areagotuz.
Sarerik ez izateagatik eta komunitatean sustraituta ez egoteagatik, egoera horiek areagotu egiten dira isolatuago egon daitezkeen emakumeen artean, besteak beste, adineko emakumeak, landa-ingurune sakabanatuetan daudenak, desgaitasuna duten emakumeak, emakume atzerritarrak eta bestelako baldintza bereizleak dituztenak.
Komunitatearen laguntza beraz, funtsezkoa da. Komunitateak beste pertsona batzuekin konektatzen gaitu, eta babes-loturak garatzea eta narratiba komunak sortzea ahalbidetzen du. Horregatik, komunitateak emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzen lagun dezake, eta berdintasunean oinarritutako harreman-inguruneak sortu, diskriminazioaren eta indarkeriaren adierazpenek tokirik izan gabe. Auzokide, lagun edo kuadrillen arteko harreman estuak goiz ohartaraz dezake indarkeria-egoera gertatzen ari dela.
Ekintzak Urnietan
Egun horren harira bi ekintza antolatu dira Urnietan.
- Elkarretaratzea: azaroak 25, 12:00, San Joan plaza.
- Antzerkia “Yo soy azul”: azaroak 30, 19:00, Sarobe


