Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Txosnen ordenantzaren prozesua, Jai Batzordearen deialdia
2025·11·18
Urnietako Udalak irailean hasi zuen Sanmiel jaietan txosnak jartzeko udal ordenantza aldatzeko prozesua. Helburua udalerriaren beharretara ahalik eta ondoen egokituko den araudia egitea da.
Ideiak eta ekarpenak jasotzeko herritar guztiei irekitako jendaurreko informazio-aldia amaitu ondoren, orain lanketa elkarteekin batera egiteko unea da. Horretarako, parte-hartze prozesu bat gauzatuko da jaien antolaketan parte hartzen duten elkarteekin batera. Kontsulta honen xehetasunak bihar arratsaldean aurkeztuko dira Jai Batzordean.
- Eguna: azaroak 19
- Ordua: 18:30
- Lekua: Kiroldegiko Box-etako Erabilera Anitzeko Aretoan
Biharko Jai Batzordean ondorengo gaiak ere landuko dira.
- Sanmiel jaietako balorazioa
- Gabonetako ekimenak
- Inauterietako gaia

