Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Ongi etorri saioa Urnietako bizilagun berriei

.

2024·06·17


Urnietako Udalak ongietorria egingo die azken hilabeteetan Urnietara bizitzera etorri diren bizilagun berriei. Hitzordua asteazken honetan izango da Lekaio kultur etxean eta herrian integratzen laguntzeko balioko du. Halaber, aurkezpena aprobetxatuko da eskura dituzten udal zerbitzuak aurkezteko. Aurkezpena Herme Gonzalez Udaleko bigarren alkateordeak egingo du. Jorge Segurado alkatea eta udalean ordezkaritza duten talde politikoetako ordezkariak ere bertan izango dira.

  • Eguna: ekainak 19
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Lekaio kultur etxeko areto nagusia

Urnieta herrian bizi garen guztiok osatzen dugu, bai Urnietan jaiotakoek, bai inguruko herrietatik edo Estatuko beste leku batzuetatik etorritakoek, eta baita munduko hainbat txokotatik iritsitakoek ere.

Aniztasuna garapen eta berrikuntza iturri da, ezberdinen arteko elkarbizitzak gure komunitatea aberasten baitu. Hori ezinbestekoa da Urnieta garatzen eta hobetzen jarraitzeko.

Urnietako bizilagun berriei gutun bat bidali zaie ekitaldira joateko gonbidapenarekin. Udalak pertsona horiek guztiak animatzen ditu saioan parte hartzera.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA