Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Zaintzen gaineko jardunaldi irekia azaroaren 17an

,

2025·11·11


Urnietak aurrera jarraitzen du zaintzen gaineko lanketarekin, gure herriaren ezaugarrietara eta testuingurura egokitzen den ekosistema propioa garatzeko asmoz. 

Prozesu horren barruan pauso desberdinak eman dira, eta orain arte buruturikoa azaltzeko, herritar guztiei irekitako jardunaldi bat antolatu da. Saioan, Zaintza Mahaia ere aurkeztuko da. Zaintza Mahaia ekainean eratu zen biztanleriaren ordezkaritza zabalarekin udalerriak zaintza-arloan izan behar duen bilakaera elkarrekin erabakitzeko.

Ekarpenak

Jardunaldi irekia azaroaren 17an garatuko da. Azalpenak emateaz gain, dinamika parte-hartzaileak ere egingo dira. Talde txikitan antolatuta, garatzen ari diren lau ekintza komunitarioak aurkeztuko dira horien gaineko ideiak, proposamen zehatzak eta balizko baliabideak biltzeko.

Azken finean, asmoa da elkarrekintza sustatzea eta herritarren ekarpenak ekintzen plangintzan eraginkortasunez integratzen direla bermatzea. Beraz, urnietarrak animatzen dira saio irekian parte hartzera.

  • Eguna: azaroak 17
  • Ordua: 17:00
  • Lekua: Lekaio kultur etxeko areto nagusia


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA