Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Segurtasun hobekuntza Idiazabal kalean
.
2025·11·06
Urnietako Udalak Idiazabal kalean dagoen zebrabidearen semaforizazioa aldatu du, Arantzubi eta Belandi kaleekin bat egiten duen tokian, ibilgailuen eta oinezkoen artean zirkulazio ordenatuagoa egon dadin, eta, horrela, arrisku egoerak saihesteko.
Semaforizazio berriarekin, kale desberdinetara sartzen diren ibilgailuak oinezkoen pasabidearekin bat etortzea saihestuko da. Neurri horren bidez, arriskuak murriztu eta oinezkoen segurtasuna areagotu nahi da.

