Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnietako Udalak topografikoki mugatuko ditu udalerriko landa-lurzoruko lursailak
2025·11·05
Urnietak udalerriko landa-lurren mugak digitalizatzeko proiektua jarri du martxan. Ekimen honen bidez, landa-inguruneko lursailen mugak eguneratu eta digitalki markatu nahi dira. Lanak faseka egingo dira, eta lehenengoa 6. poligonokoa izango da, Oiamar baserri ingurutik Besabi ingurura arteko eremua gutxi gorabehera.
Proiektua faseka egingo da eta datozen urteetan udalerriaren gainerakoa osatuko da. Lan honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du eta Geograma enpresarekin egingo da.
Bilerak
Udalak digitalizatu beharreko eremuen jabeen parte-hartzea eskatzen du, lana behar bezala egin ahal izateko. Azaroaren 11n bi bilera egingo dira proiektuaren gaineko azalpenak emateko Xoxokako Eskolan. Bata goizean, 11:00etan eta bestea arratsaldean, 18:00etan.

