Aplikazio habiaratuak
Albisteak
.
2024·06·14
Abian da aurrekontu irekien aurtengo parte hartze prozesua eta herritarrek haien ekarpenak egiteko aukera dute ekainaren 30era bitarte.
Urnietako Udala ekarpenak aurkezteko ahalik eta aukera gehien eskaintzen saiatzen da herritarren partaidetza errazteko. Aurten, ohiko kanalez gain (webgunea, APP, buzoiak, kutxak eta informazio karpa) teknikari ibiltariak ipiniko dira egun batez kalean bertan partaidetza errazteko asmoz.
Hala, ekainaren 15ean identifikatuta joango diren bi teknikari herriko auzo desberdinetara hurbilduko dira.
Udalak herritarak animatzen ditu parte hartzera eta ekarpenak egitera denon artean Unieta hobetzen eta garatzen jarraitzeko.